Diseinu
grafiko
& web
estudioa

KLIKART, BRANDING, DISEINU GRAFIKO eta WEB ORRIEN DISEINU eta GARAPENerako konponbideak eskaintzen dituen disziplina anitzeko estudioa da.

Lehenengo, zure kezkak ezagutzen ditugu, eta gero, pentsatu, ikertu eta sormenetik diseinatzen dugu zure ideia errealitate bihur dadin.

Ainara Burgaña Aranburu

Arte Zuzendaria eta Diseinatzaile Grafikoa

Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu eta Diseinuan espezializatu nintzenetik, ez diot utzi diseinuarengaitik eta diseinuarentzako ikertu, sortu eta lan egiteari. 2008an KLIKART sortu nuen, diseinuaren bitartez, negozio eredu desberdinei beraien helburuak lortzen laguntzen saiatu den diseinu sormen estudioa.

Kolaboratzaile sare handi eta integral baten laguntzarekin, KLIKARTek zentzu estetiko soila baino gehiago daukaten diseinu irtenbideak ematen ditu.

Honetarako, bezeroarekin gertuko harremana izatea gustatzen zait, uste baitut, hau dela era bakarra bere helburuetara heltzeko.

Lan bakoitza mimatu, xehetasun guztiak zaindu.

Arte zuzendaritza,
Branding
& Diseinu Grafikoa

Funtzionatzen duten enpresen atzean, beti dago estrategia bat. Estrategia horren barruan, irudia oso garrantzitsua da, eta irudi hau ondo landuta dagoenean, errazagoa da finkatu dituzun helburuak lortzea. Nahi al duzu zure konpetentziarengandik nabarmentzea eta horrela bezero berriak lortzea?

Inprimatutako
euskarriak

KLIKARTekin kolaboratzen duten inprenta eta rotulista guztiek azken teknologiak erabiltzen dituzte egungo merkatu eta bezero zorrotzenen parera egoteko. Horrela, kalitatezko lan bat entregatuko dizugu zuk eskatutako denbora eta lekuan.

Web diseinu
& garapena

Branding estrategiaren barruan, webgunea, click batean mundu guztiak ikus zaitzakeen erakusleiho bat da. KLIKARTek web irtenbide egokiena ematen dizu zure negozioak funtzionatzeko. Gainera, erabiltzen ditugun eduki kudeatzaileei esker (CMS), zure webgunea zuk zeuk kudeatu ahal izango duzu inongo profesionalen menpe egon gabe.

Azken proiektuak

Gure bezeroetako batzuk

Zuek gabe, guzti hau ezinezkoa izango litzateke. Mila esker guztiori KLIKARTen konfidantza jartzeagaitik!!!

Batera lan egitea gustatuko litzaidake